Larunbatean irabazi egin zuten Barrenetxea IVk eta Zeberio IIk, 40-37, Uterga eta Endikaren aurka. Partidu parekatua eta ikusgarria izan zen, oso ondo eta akatsik egin gabe jokatu baitzuten denek. Ikuskizunak aurrera jarraituko du bihar Galarretan, Buruz Buruko lehenengo finalerdiarekin.