Laster hasiko da denboraldi berria, eta dagoeneko ireki da epea Hernaniko Errugbi taldeko abonatu edo laguntzaile egiteko. Oraingoz, Landaren jarri dute aukera, baina laster tabernetan ere egin ahal izango da. Lehengo urteko kuotak mantendu dituzte: 50 euro txartela eskuratu eta partidu guztietarako sarrera lortu nahi dutenek, eta 30 euro, laguntzaile izan nahi dutenek.