Hernaniarrak eta ukraniarrak, Bilboko La Esperanza frontoian

Kronika - Erredakzioa 2014ko abuztuaren 25a

Frontoia bota egin behar dutenez, azken partiduak jokatu dira asteburuan, Aste Nagusiaren barruan. Irazustabarrenak jokatu du bertan.

Metroa bertatik pasako dela-eta, bota egingo dute Bilboko La Esperanza frontoia, eta hori horrela, La Esperanzako azken partiduak antolatu zituen Bilboko Jai Alaik larunbaterako.
Hiru partidu jokatu ziren: palan, paxakan, eta zesta-puntan. Palan, hain zuzen, aritu zen Amaia Irazus­ta­ba­rre­na hernaniarra, Araiztegi­re­kin batean, Mendizabal eta Goikoetxearen kontra.
Baina partiduak hasi au­rretik, Ukraniako telebistako reality show bateko protagonista grabatzen aritu zen zes­ta punta eta paletarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!