Akabo San Joan Txiki!

Kronika - Erredakzioa 2014ko abuztuaren 25a

Atzokoa izan zen Portuko festetako azken eguna. Pelota partiduak, sagardo dastaketa, dantza saioa eta zaldi-deman errebantxa izan ziren.

Argazki guztiak albumean.

Giro ederrean joan dira Portu auzoko San Joan Txiki festak. Ostiralean hasi, eta atzo bukatu ziren. Hiru egunetan zehar gogotik gozatu dute auzoko eta inguruetako haur, gazte, heldu eta zaharrek.
Atzo bertan, txistulariek esnarazi zuten auzoa. Meza izan zen ondoren, eta segidan, pelota partidu ikaragarria: Ander Leiza eta Unax Huizik irabazi zuten, Xabier Apaolaza eta Oinatz Insaus­tiren kontra.

Urnietarrak irabazi du aurten ere, 106 plaza eginda.


Eguerdi partean, berriz, bertsolariek jarri zuten giroa, eta sagardoak eta txorixo pintxoek animatu zuten jendea. Toka eta bote txapelketa ere egin ziren, eta goiza bukatzeko, bazkari ederra.
Arratsaldean dantza ikuskizunak  eta zaldi dema izan ziren. Ikusmin haundia sortu zuen Paollak Mikel Garaial­deri botatako erreban­txak, baina aurtengoan ere urnietarra garaile; 106 plaza Ga­raialdek, eta 92, Paollak.
Fetsak bukatzeko ez ziren falta izan Laiotzekin dantzaldia, zezensuzkoa eta traka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!