Laster hasiko da ikasturte berria, eta gimnasia erritmikoa egin nahi dutenek zabalik dute izenematea. Horretarako, Congelados Jaione dendan edo kiroldegian bertan dauden izenemate orriak bete behar dira. Irailaren 1ean hasiko dira entrenamenduak alebin, infantil, kadete, jubenil eta senoir mailetan, eta urriaren 1ean, berriz, prebenjamin eta benjamin mailetan. Bestalde, iraileko zerrendak zintzilik daude gimnasia erritmikoko tabloian.