Atzo jakinarazi zuten herritar batzuek ostiral gauean kalteak jasan zituela Leoka labaderoan aparkatuta utzi zuten kotxeak. «Bila joan ginenean, bi gurpil zulatuta zeuden, eta kotxearen bi aldeak markaz josita». Herritarrak ohartarazi nahi izan dituzte abixu honen bidez, norbaitek zerbait ikusiz gero, salatu dezan.