Ergobiako sei mutilak izan ziren irabazle ostiraleko harri proban, Astigarragako lau neska eta 4 mutilen kontra. 20 minututan 69 plaza egin zituzten lehenengoek, eta 67 bigarrenek. Gaurkoan ere proba berezia izango da: zaldia, idia eta astoa, elkarren kontra. Aurretik, ordea, sagardoak suspertuko ditu atzoko kirol saioetan parte hartu zutenak: krossean, bolan...
Bihar, berriz, 50garren idi-dema egingo da.
GAUR, SAGARDO EGUNA
11:00 Meza Nagusia Astigarragan, auzoko hildakoen omenez, eta Ergobira buelta trikitixarekin.
11:30 LIII. Sagardo Lehiaketa.
17:00 Txantxariak, umeentzako.
18:30 Herri kirolak. Harri-jasotzaileak: Izeta II, Beñat Telleria, Ostolaza, Ugartemendia, Urtzi Telleria, Otaegi.
21:00 Afaria plazako karpan. Txartelak, txosnan: 20€.
23:30 Harri proba: Hernaniko Paollaren zaldia, Azpeitiko Txibilterko astoa eta Larraungo Kixkurraren idia.