Aranon bukatu dira festak oraingoz, pasa baitira, dagoeneko, Santioak eta San Roke eguna. Baina oraindik ere geldituko zaio bati baino gehiagori oporretako egunen bat libre, eta Aranon proposamen ederrak aurkituko ditu egun-pasa politak egiteko. Aranoko Udalak prestatutako webgunean, www.arano.es atarian, aurkitu daitezke proposamen horiek: Bekerri, Larriturriko labaderoa, Burningo Borda...