Trakaren aurretik, festa oraindik

Kronika - Erredakzioa 2014ko abu. 24a, 02:00

Eguneko protagonista sagardo lehiaketa izango da, eguerdian. Aurretik pelota partiduak eta bertsolariak ariko dira, eta gero, errebantxa, deman.

Argazki guztiak albumean.

Gaur bukatuko dira Portuko San Joan Txiki jaiak, eta penetan ez gelditzeko, hamaika ekitaldi izango dira.
Suziriek eta txistulariek es­naraziko dute auzoa. Ondo­ren, pelotan ariko dira herriko lau gazte, eta mezaren ondoren, bertsolariak eta sagardo
le­hia­­keta izango dira. Arra­tsal­de­an, dantza saio ederrak ikusi ahal izango dira, eta segidan, errebantxa, zaldi deman. Laiotzek jarriko du azken puntua.

GAUR
08:00 Egunsentia, suzirien jaurtiketarekin.
09:30 Diana txistulariekin.
11:00 Pelota partiduak: Ander Leiza -Unax Huizi bikotea, Xabier Apaolaza-Oinatz Insausti bikotearen kontra.
12:00 Meza auzoko hildakoen alde.
12:00 Hernaniko Bertso Eskolako bertsolarien saioa.
12:30 Sagardo lehiaketa. Itxaso, Maialen eta Uxue trikitilariek alaituta. Sagardotegi partehartzaileak: Altzueta, Oialume-Zar, Olaizola, Eula, Akarregi, Alberro, Elorrabi, Iparragirre, Artola, Itxasburu, Otsua-Enea eta Rufino.
13:00 XL. Toka eta Bote txapelketa.
14:30 Bazkaria.
18:00 Ainara dantza eskola eta Shala Dantza Taldearen eskutik Batuka, Funky eta Dan­za del vientre.
19:00 Zaldi dema. Errebantxa! Her­naniko Imanol Paollaren zaldia, eta Urnietako Azkonobieta baserriko zaldiaren kontra, 800 kiloko harriarekin.
Jarraian, Laiotz taldearen dantzaldia.
00:00 Jaien amaiera Laiotz taldearekin. Zezensuzkoa. Traka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!