Festei hasiera eman zien lehenengo etxeferoa botatzerako, festetan murgilduta zebiltzan atzo txikienak. Izan ere, marrazki eta pintura lehiaketa jarri zen martxan goizeko 10:00etarako, eta segidan, eguerdira arte, parkinean jolasteko aukera izan zuten: puzgarrietan, ohe elastikoetan, parke txikian, ollan...
Arratsaldean, berriz, ederki ibili ziren zaku karreratan, lokotxetan, aulki jokoan, edota ura eta irinaren jokoan, besteak beste. Eta ondoren, txokolatada eder bat egin zuten, hara eta hona gelditu gabe jolasean ibilitako indarrak berreskuratzeko aldera.
Gaur ere izango dute aukera jolas hauekin ondo pasatzeko. Hain zuzen, goizeko 11:30etan egingo dira berriro.
Denetatik izango da gaur haurrentzat: jolasak, zinta karrera eta Patxin eta Potxan pailazoak.
Zinta karrera, sari potoloz beteta
Haurrentzako espreski prestatutako beste ekitaldietako bat izaten da zinta karrera. Gaur egingo da, eguerdiko 13:00ean.
Bizikleta gainean jarri eta makiltxo bat eskuan, zintzilik dauden zintetako bat hartu beharko da. Abilezia eta ekilibrio onenak erakusten saiatuko dira partehartzaile guztiak, eta hori saritu egingo da. Ez dute argitu zein izango diren opariak, baina antolatzaileen esanetan, sari potoloak izango dira.
Arratsaldean, pailazoak
Eguneko hirugarren ekitaldia pailazoena izango da. Arratsaldeko 19:00etan hasita, Patxin eta Potxanek emanaldi bikaina eskainiko dute, Portuko plaza gerturatzen direnentzat. n