Auzotar eta herritarrentzat, festarik onenak!

Kronika - Erredakzioa 2014ko abu. 23a, 02:00

Izenak berak argi uzten duen moduan, Portuko jaiak ez dira nolanahikoak, herriko jai nagusiarekin konparatzen baitira! Aurten ere, denen gustoko egitaraua prestatu dute, auzotar,
herritar nahiz kanpotarrentzat. Atzo bota zuten txupinazoa. Bihar bukatuko da festa.

Indar eta burrunba haun­diarekin hasi ziren atzo San Joan Txiki edo Portu auzoko festak. Ohi bezala, aurten ere etxeferoen etengabeko soi­nuak argi utzi du fes­tarako tartea hasi dela.
Atzo eguerdiko 12:00e­tan bota zen etxeferoa, hain zuzen, baina gaztetxoenak hasiak ziren ordurako fes­taz gozatzen. Izan ere, marrazki eta pintura lehia­keta izan zen goizean, eta bestalde, haurren parkina: puzga­rri­ak, ohe elastikoak, olla...
Arratsaldean ere hau­rrek izan zuten protago­nismoa, jolasetan, eta gaur goizean be­rriro izango dute aukera jolas horiek pro­batzeko.
Bestalde, gusto eta adin guztietarako ekitaldiak izan­go dira festa hauetan ere.

Tripa betezea gustoko
Nori ez zaio gustatzen tripa betetzeko aukera izatea? Portu auzoan ez da kuida­dorik gosea pasatzeko.
Atzo bertan, haurrek txokolatada izan zuten, egun osoko jolasetan gal­dutako indarrak berres­ku­ratzeko. Bes­talde, 24garren sardin-jatea ere atzo egin zen, eta beste urte batez lepo bete zen Portu auzoa, parrilatik iristen zen usain goxoari segika.
Eta oraindik ere izango da aukera jaki eta edari goxoez gozatzeko. Izan ere, gaur goizeko 08:30etan baratxuri zopa banatuko da esna agoantatu duten gau­txorien­tzat eta goiz jaiki diren goiztiarrentzat.
Bihar, berriz, urteroko sagardo lehiaketa egingo da eguer­diko 12:30etan. Al­tzueta, Oialume-Zar, Olai­zo­la, Eula, Akarregi, Albe­rro, Elorrabi, Iparragirre, Artola, Itsasburu, Otsua-Enea eta Rufinoko zukuak probatu ahal izango dira. Guztia, beti bezala, Itxaso, Maialen eta Uxue triki­ti­lariek girotua. Eta ondoren, bazkaria izango da.
Tripa betetzeko aukerarik ez da
faltako aurten ere: goizean baratxuri zopa banatuko da eta bihar sagardo lehiaketa eta
bazkaria izango dira.

Tripa betetzeko aukerarik ez da faltako aurten ere: goizean baratxuri zopa banatuko da eta bihar sagardo lehiaketa eta bazkaria izango dira.

Musika, etengabean
Portuko jaietako beste be­reiz­garrietako bat burrunba izaten da. Batetik, etengabe botatzen diren etxeferoena. Eta bestetik, txoko guz­tietara iristen den mus­ikarena.
Atzo gauen bertan kon­tzertu ikaragarriak izan ziren: Broken, The Zepo eta BH Roja aritu ziren gaua girotzen.
Gaur, berriz, Kalez Kale Kantarikoekin euskal kan­tal­­di herrikoia egingo da gaueko 24:00etan hasita. Lehengo urtean arrakasta izan zuen ekimen berri honek, eta aurten erre­pikatzea erabaki da. Hau bukatuta, Laiotz taldea ariko da dantzarako musika jotzen, gorputzak agoan­ta­tzen duen arte.
Bihar goizean, txistu­larien dianak jarriko du musika goizeko 09:30etan. Gero, 12:00etan Hernaniko Bertso Eskolako bertso­lariak ariko dira kantari. Arratsaldeko 18:00etan, be­rriz, Ainara eta Shala dan­tza taldeek jarriko dute mu­sika eta erritmoa; batuka, funky eta sabel-dantza era­kustaldia eskaini­k­o baitute. Eta gauean, festak buka­tzeko, Laiotz taldearekin dantzaldia izango da be­rriro. Tartean, zezensuzkoa ate­rako da dantzara, edo in­gurukoak dantzan jartzera, eta azken traka zara­ta­tsuarekin bukatuko dira aurtengo San Joan txikaik.

Lehengo urteko bi ekitaldi berriek arrakasta izan zutenez, mantendu egin dira aurten: kantaldia Kalez Kale Kantarirekin eta zaldi-dema, errebantxarekin.

Paollaren zaldiak errebantxa, Azkonobietarenari
Aurten mantendu den bes­te ekitaldi berrietako bat zaldi-demarena izan da. Lehengo urtean egin zen lehenengo aldiz, eta aurten errebantxa eskatu dio gal­tzaileak irabazleari.
Horrela, Hernaniko Pao­lla­ren zaldia irabazten saiatuko da aurten, Urni­e­tako Azkono­bietaren zal­diak baino plaza gehiago eginez. Bihar izango da, arratsaldeko 19:00etan.
Bestelako txapelketa eta partiduek ere kabida dute noski, aurten. Pelota par­tidua jokatuko da bihar: Ander Leiza eta Unax huizi ariko dira Xabier Apaolaza eta Oinatz Insaustiren aur­ka. Era berean, tiro karabina eta mus txa­pelketa joka­tuko dira gaur, eta bihar,  toka eta bote txapelketa.
An­tolatzaileek diote: «de­nek goza­tze­ko moduko fes­tak dira, eta gustatzen dena mantendu egiten dugu. Etorri eta ondo pasa!».

EGITARAUA

GAUR
8:00 Egunsentia, suzirien jaurtiketarekin.
08:30 Baratxuri zopa goiztiarrentzat.
11:30 Haur jolasak: zaku karrerak, aulki jokoa, lokotxak, ura eta irinaren jolasa, etab.
13:00 Zinta lasterketa izugarrizko opariekin.
Jarraian, Tiro karabina txapelketa.  
16:00 Mus txapelketa Pedro Mari tabernan.
Ordu berean, Esku lanak.
18:00 LXIII. Asto lasterketa.
19:00 Patxin eta Potxin pailazoen ikuskizuna.    
Jarraian, Denak afaltzera, gauerako indarrak hartzeko.
24:00 Kalez kale kantarikoekin Euskal Kantaldi herrikoia.
Ondoren, Dantzaldia Laiotzekin.  

BIHAR
08:00 Egunsentia, suzirien jaurtiketarekin.
09:30 Diana txistulariekin.
11:00 Pelota partiduak: Ander Leiza -Unax Huizi bikotea, Xabier Apaolaza-Oinatz Insausti bikotearen kontra.
12:00 Meza auzoko hildakoen alde.
12:00 Hernaniko Bertso Eskolako bertsolarien saioa.
12:30 Sagardo lehiaketa. Itxaso, Maialen eta Uxue trikitilariek alaituta. Sagardotegi partehartzaileak: Altzueta, Oialume-Zar, Olaizola, Eula, Akarregi, Alberro, Elorrabi, Iparragirre, Artola, Itxasburu, Otsua-Enea eta Rufino.
13:00 XL. Toka eta Bote txapelketa.
14:30 Bazkaria.
18:00 Ainara dantza eskola eta Shala Dantza Taldearen eskutik Batuka, Funky eta Dan­za del vientre.
19:00 Zaldi dema. Errebantxa! Her­naniko Imanol Paollaren zaldia, eta Urnietako Azkonobieta baserriko zaldiaren kontra, 800 kiloko harriarekin.
Jarraian, Laiotz taldearen dantzaldia.
00:00 Jaien amaiera Laiotz taldearekin. Zezensuzkoa. Traka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!