Ergobiako festetan umorea izaten da falta ezin den osagaietako bat. Gainontzean, nahi adina osagai gehitu daitzeke: tripazorriei tokirik ez uztea da kontua! Ez txantxetako kontua Ergobian, tripa betetzearena: koadrila bat ere bada Jaten Club izenekoa....
Atzo txokolatada eta oilasko jatea izan ziren, eta gaur, berriz, bazkari herrikoia: patea, ensaladilla errusiarra, hegaluzea plantxan Gernikako piper berdeekin, tarta izoztua edo sorbetea eta edari eta kafeak, 20 eurotan helduentzat eta 12, umeentzat.
Bihar, afaria egingo da: sagardotan egositako txorizoa, tomate entsalada, Gernikako piperrak, kostilla entsaladarekin, postrea, edariak eta kafea, 20 eurotan.
Eta azken egunean, astelehenean, bazkari ofiziala egingo da, bertsolariek lagunduta: Basetxerriko enbutidoa, langostinoak, xapoa plantxan, txuleta entsaladarekin, sorbetea, edariak eta kafea, 25 eurotan helduek, eta 15 eurotan, umeek.
Txartelak txosnan bertan erosi behar dira, eta nahiago duenak, aukera du 55 euroko bonoa erosi eta jaki guztiekin gozatzeko.