Meza, jolasak, bertso eta musika eta bazkariaz gain, toka txapelketa ere egin zen Santa Barbaran San Inazio egunean. Txema, Jose Ramon eta Mari Carmen izan ziren irabazleak. Baina beste saridun bat ere izan zen egun horretan: Agustin Zabalak irabazi zuen Hernani Bidaiakek oparitutako Cantabriara bidaia.