Nahasmenik sortu ez dadin, Hernaniko Udalak argitu egin nahi izan ditu Kronikan argitaratutako bi datu oker, Galarretako obren inguruan.
Bidegorriaren zati bakarra
Udalak argitu du atzoko Kronikan aipatutako Galarretako partzelari dagokion bidegorri zatia egingo dela, Young Playekoa, baina, oraingoz, ez dela lotuko Miramon eta Errekaldeko zatiekin. «Zati horiek Foru Aldundiarenak dira, eta ez dagozkigu guri».
Autopistatik sarrerarik ez
Bestalde, ez da aurreikusten autopistatik Galarretako errotonda berrira loturarik egitea; planoen interpretazio okerrak eragin du informazio hori.
Hotela, lokalak eta aparkalekuak egingo dira.