Arre-arre astotxo, gaurkoan Portu auzorako

Kronika - Erredakzioa 2014ko abu. 23a, 02:00

Gaur egingo da Portu auzoko jaietako ikur bihurtu den eki­taldietako bat: asto karrera. Ikur bihurtu da, bai, 63garren urtez egingo baita.
1951n egin zen aurreneko aldiz, eta ordutik ez du etenik izan. Hori bakarrik ez. Urtetik urtera, ikusmin haundiagoa sortu du. Auzotarrek hartzen dute parte normalean, Itzi­arko astoen gainean. Gehien­txuenak, gainera, mozorro­tuta ateratzen dira. Helburua izaten da asto gainean au­zo­ari buelta ahalik eta azkarren ematea, astoak nahi badu!

Jende berriari deia
Partehartzaileetako batzuk, as­toak bezain egoskor jarrita, erre­lebo eske ari dira. 63 urtez os­patu den karrera honetan jen­de berria espero dute, aurten eta aurre­ran­tze­an.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!