Musika, jan-edana eta ikuskizuna, bi eguneko festak ospatzeko

Kronika - Erredakzioa 2014ko abu. 20a, 02:00

Santiomendiko festetan jende ugari bildu zen lehengo ostiralean auzoan. Dianarekin esnatu eta baserriz baserri oilasko biltzen ibili ondoren, auzoko baserriek ateratako sagardo eta tortila onenak zein ziren erabaki zuten bertaratutakoek. Giro ederra jarri zuten segidan Urnietako Mikel Garaialderen eta Orioko Imanol Etxeberriaren zaldiek, deman. Indarrak berritzeko bapo bazkaldu, eta arratsaldean aukera izan zen ikusteko nola egiten zituzten irudiak egurrean, moto-zerrarekin. Toka txapelketa ere izan zen, eta segidan afaria. Hurrengo egunean, berriz, San Roke eguna ospatu zen Santiomendi­ko ermitan, ohiko meza, dantza-saio eta bazkariarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!