Gaur iluntzeko 20:00etan kontzentrazioa deitu dute Zinkoenean, Gaixo larri dauden presoak etxera lelopean. Era berean, sinadura bilketa egingo dute, Asier Ezeiza preso hernaniarraren eta beste bi presoren egoera salatzeko: gaur Zinkoenean bertan, eta bihar Kixkal tabernako izkinan, 12:00etatik 14:00etara. Hiru presoak, Marsellako kartzelan daude, zehaztuta duten kunplimenturako kartzelan egon beharrean.