Haurrek hasiko dute festa Ergobian

Kronika - Erredakzioa 2014ko abuztuaren 22a

Gaur arratsaldeko 17:00etan botako da txupinazoa Ergobian; umeen eguna izango da. Festak astelehenera arte luzatuko dira.

Txupinazoa bota bezain laster, umeentzako hasiko da festa lehenengo, Ergobian. 17:00etan hasiko dira festak, eta 17:30etan jolasak, sariak eta puzgarriak izango dira gaztetxoenen gozamenerako. Eta segidan, txokolate eta txurroak.
Iluntzean, berriz, gaur bertan eta astelehenean egingo diren proba edo dematako par­te­hartzaileak pisatuko di­tuz­te, eta segidan, oilasko ja­tea egingo da. Ikuskizunak gaueko ordu txikiak arte luzatuko dira, zezensuzkoa, gizon-emakume proba eta Oihan Vega DJ-ak girotuta. Bihar, etzi, eta astelehenean jarraituko dute festek.

EGITARAUA, gaur
17:00 Txupinazoa!
17:30 Haur jolasak, sariak eta puzgarriak.
19:00 Txokolate eta txurroak.
20:00 Pisaketa, asteleheneko idi-demako idiena, eta gaur gaueko gizon eta emakumeena.
21:30 Oilasko jatea Estancon.
23:30 Zezensuzkoa.
24:00 Gizon-emakume proba. Ergobiako 6 mutil eta Astigarragako 4 neska eta 4 mutil.
01:30 Oihan Vega DJ-a.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!