Gaur hasiko dira festak Portun

Kronika - Erredakzioa 2014ko abuztuaren 22a

Eguerdiko 12:00etan hasiko dira San Joan Txiki jaiak, ofizialki, baina lehenago ere izango dute zerekin gozatu, bereziki, umeek.

Goizean bertan nabaria izango da jai-giroa Portu auzoan. Izan ere, 10:00etan haurren­tzako marrazki eta pintura lehiaketa hasiko da, eta 11:00etatik aurrera jolasteko aukera izango da ohe elastikoetan, ollan, puzgarrietan...
Hala ere, eguerdiko 12:00e­tan lehertuko da festa, lehenengo etxaferoen eztandarekin batean.

Iluntzeko 20:30etan sardin-jate herrikoia egingo da; aurtengoa, 24garrena da.

Umeak protagonista
Gaurkoa, bereziki umeen eguna izango da. Arratsaldean ere izango baitute aukera parkinean jolasteko eta jolasetan parte hartzeko ere. Gero, txokolatada izango dute.

Sardin-jate herrikoia
Eguneko beste ekitaldi fuertea sardin-jatea izango da, 20:30e­tan. Aurtengoa, 24ga­rren edizioa izango da.
Festak igandera arte luzatuko dira.

EGITARAUA, gaur
10:00 Marrazki eta pintura lehiaketa.
11:00-13:30 Haurren parkina: puzgarriak, ohe elastikoak, olla...
12:00 Jaien hasiera.
13:00 Marrazki erakusketa.
16:00-19:00 Haurren parkina:  puzgarriak, ohe elastikoak, olla...
17:00 Haur jolasak: zaku karrera, lokotxak, aulki jokoa, ura eta irinaren jolasa...
18:00 Lorontzi lehiaketa.
Ondoren, txokolatada.
20:30 Sardin-jate herrikoia.
23:00 Kontzertuak: Broken, The Zepo eta BH Roja. 
 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!