Barrenetxea IVaren partidua eta beste hiru gaur, Galarretan

Kronika - Erredakzioa 2014ko abu. 21a, 02:00

Gaur ere lau erremonte partidurekin gozatzeko aukera izango da Galarretan, 16:00etan hasita; tartean, Barrenetxea IV ariko da Etxabe IIrekin, Matxin III eta Ionen kontra. Aurretik jokatuko dira beste bi partidu: Segurola-Zubiri/Otaegi-Aizpuru III; eta Zeberio II-Etxeberria III/ Uterga-Agirrezabala. Eta ondoren, beste bat: Matxin VI-Endika/ Juanenea-Olazar. Astearetan ere jokatu ziren beste lau partidu, eta hauek izan ziren emaitzak:  Segurola-Agirrezabala 33/Matxin VI-Zubiri 35; Ezkurra II-Ion 40/ Juanenea II-Barrenetxea IV 31; Etxabe II-Etxeberria III 31/Uterga-Aizpuru III 40; eta Matxin III-Labaka 30/Otaegi-Olazar 15.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!