«CO2-a harrapatu eta berrerabilita, modu berdean sortuko ditugu materialak»

Kronika - Erredakzioa 2014ko abuztuaren 22a

Hain zuzen, ideia hori garatzeko 20.000 euroko ikerketarako Iberdrola beka jaso du orain gutxi Haritz Sardon, 32 urteko kimiko hernaniarrak. Ingurumena eta energiarekin batetik, eta nanomedikuntzarekin, bestetik ari da lanean, bere bi taldeetan.

Kimikako doktoretza 2010 urte inguruan bukatu zue­n Haritz Sar­don hernaniarrak, eta Biz­kaiko Histocell en­presa biotek­no­logikora joan zen lanera. Materialak eta zelulak kon­bi­na­tzen dituzte. Han kon­turatu zen Sardon ez zekiela as­korik nanomedikun­tzari bu­ruz, eta Eusko Jaurlaritzako beka ba­tekin Kaliforniara jo zuen.
«Han ikasi nuen gehien, IBM enpresan, Jim Hedrick-ekin», dio. «IBM ordenagai­lu­en enpresa izan da urtetan, bai­na mer­ka­tu­a zabaldu dute, eta orain aritzen dira ingu­ru­menaren a­lde CO2a xurgatzen duten min­tzak sortzen, ura gar­bitze­ko sistema merkeak bila­tzen, nanomedikuntzan... Ni mate­ria­lekin aritu nin­tzen». Beka da bi urte kanpoan pasa eta hirugarrenean itzul­tzeko. EHUn eta Polymat institutuan aritzen da orain Sar­don, ikerketa lanean, dok­to­retza ondokoan.

CO2a xurgatuko duen material bat sortzeko lortu duzu, hain zuzen, Iberdrola Saria.
Bai. Bi sari mota ematen dira finantzatzeko lizentziatu be­rrien masterrak edo ikerlari gaz­teen ideiak. Kasu honetan, ingurumena edo energiari lotutako ideia eskatzen da, eta gure taldea horretan aritzen da. Asmoa da sortzea ma­terial bat enpresetan sortzen diren gasak pasatzen utziko ditu­ena, baina CO2a xur­ga­tuko duena. Bigarren zatia izango da CO2 hori energia be­rrerabilgarria bihurtzea. Ma­te­rial plastikoak egiten dira karbonoarekin, oxigeno­a­re­kin eta hidrogenoarekin. Lehe­nen­go biak baditugu CO2an, beraz, berrerabiltzea lortuta, modu berdean sor­tuko ditugu materialak.

«Zabaldu da ustea, kanpora joan garenak bakarrik garela onak, eta ez da egia. Baloratzekoa da, baina ez diskriminatzekoa».

Lortuko duzue?
18 pertsona gara taldean, mas­ter eta doktore­tza­ko ikas­leak barne. Hiru urte­rako proiektua da, eta lortu­ko dugu! Dagoe­ne­ko lortu du­gu CO2a ha­rrapa­tzen duen material egokia, eta laster bi ikas­le joan­go dira Portu­ga­lera, testatzera.

Beste talderen batean ere aritzen zara?
Aipatutakoa kimika makro­mo­­lekularreko taldea da, baina krimika organiko­ko­e­kin kolaboratzen dugu. Bes­talde, na­nomedikuntza tal­dea sor­tzen saiatzen ari gara. Baina kimikoak gara! Horre­gatik, in­gurukoekin ari gara lanean; Bio­donostiarekin, (Ospi­tale­koa), adibidez. Guk ma­terialak sortzen ditugu beraientzat, eta beraiek pro­batu eta garatu.

«Hiru urtetan proeiktua bukatzea lortuko dugula uste dut; dagoeneko lortu dugu CO2a harrapatzen duen material egokia, eta testatu egingo dugu laster Portugalen».

Nanomedikuntzaz aritu zara, Donostian, Kongresu batean.
IBMko kolaboraziotik sortu­ta­ko ideiaz, bai, Materialen Zien­tzia eta Teknologiari bu­ruzko kon­gresu­an: pro­pie­­tate antibak­te­ria­noak di­tuz­ten material bio­de­­gra­da­bleez. Orain arteko ma­terial an­timolekularrek bakte­ria ba­rrutik erasotu eta sun­tsi­tzen dute, baina ez kan­potik. An­tibiotikoei erre­sis­ten­te bihur­­tzen dira ho­rre­la. Orain ikusi da mate­rial an­timikrobianoek kan­­po­tik ba­rrura suntsitzen du­tela bak­teria, mintza era­sotuz, eta de­fentsak sortzeko gaita­sunik gabe uzten dute. IBMk untxi­ekin egin ditu probak, baina orain patentea saldu eta entsaio klinikoak egitea falta da. Merkaturatu baino lehen ondo probatu behar da.

Zientzian nahikoa inbertitzen da? Kanpora atera behar da?
Zabaldu da ustea, kanpora joan garenak bakarrik garela onak, eta ez da egia. Balo­ra­tze­koa da, baina ez diskrimi­na­tzekoa. Nik zortea eduki dut. Kan­pora ate­rata jakintza haun­ditu dut, eta orain erakarga­rria­goa naiz uni­bertsitate eta en­prese­ta­ra­ko. Orain 10-15 urte ikasleek lana lortzen zuten, eta orain ez da erraza; zaila da finantzazioa lortzea. Hala ere, Euskal He­rrian maila altua daukagu.  Iker­basc Reasearch Professors programa, adibidez, oso ona da; ikerlari onak ekarri eta bertan taldea sortzea lortzen da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!