Ikastera atzerrira joango dela-eta, laster kluba utzi beharko du Ioritz Arrieta pelotari hernaniarrak, denboraldi baterako. Baina, hala ere, bukaerara arte lanak bikain egiten jarraitzeko asmo argia duela erakutsi du. Izan ere, lehengo ostiralean Burlatako torneoa irabazi zuen, Arratibel ataundarra lagun, Paul Ojuel hernaniarraren eta Huarteko Linzoainen kontra, 22-9. Peloteo askoko partidua izan zen, eta hasieran nahiko paretsu joan bazen ere, azkenerako tarte haundiarekin irabazi zuten Arrieta eta Arratibelek.