Jarri dituzte ordutegiak, ikasturte berrian palan aritzeko

Kronika - Erredakzioa 2014ko abuztuaren 21a

Palan aritu nahi duten gaztetxoen ordutegiak jarri dira ikasturte berrirako; urritik ekainera bitarterako. Eskola kirolean parte hartzen duten benjaminek (Lehen Hezkuntzako 3 eta 4 mailetako ikasleek) ostiraletan izango dituzte entrenamenduak Elizatxo ikastolan, arra­tsaldeko 17:30etatik 18:30etara. Alebinek (LHko 5 eta 6 mailetakoek), lehenengo hiruhilekoan (urritik abendura), astelehen eta asteazkenetan entrenatuko dute kiroldegiko frontoian, 16:45etatik 17:45e­tara. Eta eskola kirola bukatuta, otsailetik aurrera, astearte eta ostegunetan emango dira saioak, ordu berean. Azkenik, infantilek (DBHko 1 eta 2 mailetakoek), asteazken eta ostiraletan izango dituzte entrenamenduak kurtso osoan zehar, 15:30etatik 16:30etara. Bestalde, eskola kirolean aritu eta lehenengo bi postuetan sailkatzen direnek Gipuzkoa­ko txapelketa jokatuko dute bigarren eta hirugarren hiruhilekoetan, eta astearte eta ostegunetan izango dituzte entrenamenduak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!