Eguraldi txarrari aurre eginda ospatu zuten San Roke eguna

Kronika - Erredakzioa 2014ko abu. 20a, 02:00

Goizean botatako euri zaparradak pilota partidua bertan behera uztera behartu zituzten Aranon, San Roke egunean. Baina, hala ere, festarekin jarraitzea lortu zuten. Horrela, goizean goiztik txistulariak aritu ziren kalejiran: Hernani, Areso, Elorrio, Lekeitio, Iruñea, Arano, Pasai Donibane eta Bartzelonakoak, besteak beste. Lehenago, Anttonio Ezeizak jotako kanpaiak entzun ziren, eta segidan, meza izan zen ermitan. Bapo bazkaldu ondoren, Agur Jaunak kantatuta bukatu zuten jai eguna, bertan bildutako guztiek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!