Txapelduna eta pilotari onena Olaizola, Zarautzen

Kronika - Erredakzioa 2014ko abuztuaren 20a

Igandean jokatu zen Aritzbatalde frontoian Zarautz Hiria torneoko finala. Aimar Olaizola eta Ibai Zabala izan ziren garaile, Irujo eta Zubie­taren aurka, 22-17. Partidua­ren aurreneko zatia nahiko berdinduta joan zen, baina bigarrenean aurrea hartu zuten Olaizolak eta Zabalak. Aimarrek berak 15 tanto egin zituen, eta «azken hilabeteetan egindako partidu onentsuena» jokatu zuela aitortu zuen. Horrez gain, torneoko pilotari onenari saria ere eman zioten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!