Umore Ona peña eguerdiko 12:30etan atera zen kalejiran astelehenean. Izan ere, Peña eguna azken eguna izateak ez du esan nahi ordura arte etxean ibili zirenik, eta nahikoa lan zuten goizago jaikitzen!
Aldi berean, pilota partiduak jokatu ziren umeen artean eta Goizueta eta Aranoren artean. Hortik aurrera, festa, zoramena, zalaparta, algara, parranda eta umorea izan ziren nagusi.
Erriora salto eginda pasa zitzaien ajea gehientxuenei.
Kalejira eroa eta salto freskoa
Kalejiran busti zituzten barrenak goizuetarrek astelehenean. Bai bazkalaurretik, eta baita ondorenean ere. Eta bitarte horretan, noski! Bapo egin ondoren, berriro atera ziren kalejiran.
Plazan ikuskizun ederra eman zuten, lotsak guztiz galduta. Baina zezenak ateratzean formaldu zen baten bat geroxeago.
Ajeari ezin buelta emanda zebiltzanek, berriz, hotzari batere beldurrik gabe erriora egin zuten salto.
Datorren urtera arte fresko-fresko mantenduko direlakoan!