Denboraldi berrirako abonatu egiteko aukera zabalik, Landaren

Kronika - Erredakzioa 2014ko abu. 19a, 02:00

Hernaniko errugbi taldeak Ohorezko Mailan jarraituko du hastear dagoen 2014-2015 denboraldi berri honetan, eta dagoeneko ireki dute abonatu egiteko epea, Landaren. Aurrerago tabernetan ere jarriko dute aukera. Lehengo urteko kuotak mantenduko dituzte aurten ere: 50 euro txartela eskuratu eta partidu guztietarako sarrera lortu nahi dutenek, eta 30 euro, laguntzaile izan nahi dutenek. Biek izango dute aukera partiduetan zozketatzen diren otorduak irabazteko. Lehenengo partidua Santboianaren aurka jokatuko dute, irailaren 14an Landaren bertan. Baina aurredenboraldiko lehenengoa hil honen 30ean izango da, Landaren, Nafarroaren kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!