Daiteke Enplegu Gunean langabetuentzako ikastaroa ematen ari dira hil honetako astearteetan, eta gaurkoa hirugarren saioa izango da. Goizeko, 09:15etatik 12:15etara bitartean ariko dira hautaketa prozesuei, talde dinamikei eta lan elkarrizketei buruz. Parte hartzeko izena emanda egon behar da.