A Coruñan, Arteixon izan da asteburuan Iker Lujanbio hernaniarra, Autokrossaren Katedrala deitzen zaion lasterketa garrantzitsuan. Estatuko txapelketan 5garren proba puntuagarria izan da, eta Lujanbiok carcross modalitatean hartu du parte, ohi bezala, Silver Car ST2 kotxearekin. Guztira, 59 piloto aritu dira lehian, eta Lujanbiok ikaragarrizko marka egin du. Larunbateko entrenamenduetan laugarren denbora onena egin zuen, eta bi sailkapen mangetan lehenengo eginda, finalean bigarren postuan igo zen podiumera. Estatuko Txapelketetako sailkapen nagusian laugarren postura igotzea lortu du horrela.