Konponketa lanak egiteko errepide batzuk itxita

Kronika - Erredakzioa 2014ko abu. 19a, 02:00

Oinezkoentzako eta gurpildun aulkientzako bideak egokitu eta errepide batzuetan partxeak jarriko ditu Udalak egun hauetan. Ondorioz, aldaketak egingo dira gaur hasi eta datozen egunetan hainbat kaletako trafikoan eta aparkalekuetan.

Izpizua, Elkano, Larramendi, Txirrita, Oarso eta Gartzia Gol­darazen egingo dira kon­pon­keta lanak datozen egunetan.
Asfaltatze lanak eguraldi ona egiten duenean egingo dira, baina gaur bertan bide batzuk itxiko dira; Izpizua kalea, adi­bi­dez. Bertan, ezin­go da aparkatu seinaleak jarri di­tuzten lekue­tan, konponketa lanak egingo baitira, bereziki, Urbieta eta Nafar kaletik  Kax­kora sartzeko oinez­koentzako bideetan.
Bestalde, Elkano kalean, Eroski paretik Atsegindegirako tartean ere konponketa lanak egingo dituzte, eta ondorioz, aparkaleku batzuk libratu egin beharko dira trafikoa erre­gulatu ahal izateko. Era be­rean, Txirrita kalean ere aldaketaren bat izango da, baina ez du eragin haundirik izango trafikoan.
Bihar, berriz, Larramendi kalea itxiko da, Portura jais­teko norabidean bakarrik.

Oarso eta Gartzia Goldaraz, hurrena
Asfaltatze lanak eguraldiaren menpe egongo dira. Orain arte aipatutakoak bukatuta, Oarso eta Gartzia Goldarazen ere egingo dira lan batzuk.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!