Kabi bat kendu dute Santa Barbara auzoko etxe batean

Kronika - Erredakzioa 2014ko abu. 18a, 02:00


 

Liztor asiatikoek agerraldia egin dute berriro. Kabi bat egin dute, Santa Barbara auzoko etxe batean, lehioaren ondoan, eta bart gauean kendu dute Udaltzainek: aurrena pozoia bota, eta ondoren espatula batekin kendu. Udalak apirilean jarri zuen martxan protokoloa, liztor kabiak suntsitzeko. Inork kabi txikiren bat ikusten badu, Udaltzaingora deitu behar du: 092. Aurten, liztor gutxiago azaldu dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!