Sagardoaren Lurraldeak, urte osoko eskaintza zabala

Kronika - Erredakzioa 2014ko abu. 13a, 02:00

Sagardoa eta itsasoa elkartuz, planak antolatu dituzte: museoetara bisita, sagardotegian bazkaria eta itsasontzian ibilaldia.

Egunpasa egiteko, plan ederrak antolatzen ditu Sagar­doa­ren Lurraldeak, urte osoan zehar. Aurten, sagardoa eta itsasoa elkartu dituzte: muse­o­e­tara bisita, sagardotegian bazkaria eta itsasontzian ibilaldia.

Bi plan aukeran
Osagai horiek guztiak bilduz, bi plan antolatu dituzte: aurreneko ibilbidea, Donos­tia­ko Aquariumean hasten da, bisita gidatua eginez. Ondo­ren, ibilaldia egiten dute Donostiako badian zehar, gida batekin. Eta bertatik, Astiga­rragako Sagardoetxea museora joaten dira. Bisita gidatua egin, eta sagardotegian bazkaldu edo afaltzen dute.
Plan hau irailera arte egin daiteke, eta bi ordutegi daude: ibilbidea 10:00etan hasi eta sagardotegian bazkaldu, edo 16:00etan hasi eta sagardotegian afaldu. Donostiatik sa­gar­dotegira joateko, garraioa prezioaren barnean dago.

Bigarren aukera, Pasaian
Nahiago duenak, Pasaian hasi dezake ibilbidea, bigarren aukera hartuta. Mater itsasontzi museoan bisita gidatua egiten dute, eta ibilaldia Pasaiako badian. Ondoren, Sagardoetxea museora abia­tzen da plan hau ere, eta bisita gidatuaren ostean, sagardotegian egiten dute otordua.
Kasu honetan ere, bi ordutegi daude: 10:00etan hasi eta bazkariarekin bukatu, edo 16:00etan hasi eta afaria egin. Garraioa, ordea, ez da prezioan sartzen.

Prezioak, adinaren arabera
4-5 orduko ibilbideak dira bi­ak, eta gaztelaniaz, euskeraz, frantsesez eta ingelesez egin daitezke. Prezioak, adinaren araberakoak: helduek 55 euro; gazteek (11-17 urte) 30 euro; haurrek (4-10 urte) 20 euro; eta 3 urtetik beherakoek doan. Erreserbak egiteko: www.sa­gardoarenlurraldea.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!