«Korrika egitea eta dinamikoago jolastea da erremedioa, eta horretarako ari gara lanean, pretenporadan»

Kronika - Erredakzioa 2014ko abu. 18a, 02:00

Hernanik duen «zentimetro eta kilo falta» konpentsatzeko, joko azkarra egin behar dute, taldeko entrenatzaileen ustez. «Salbatzea» izango da helburua aurten ere, eta denboraldi berrirako prestatzeko, hiru partidu jokatuko dituzte pretenporadan.

Indarrak berrituta, eta Oho­rezko Mailan jarraitzeak ema­ten duen pozarekin, denbo­ral­di berria prestatzen dabiltza Hernani errugbi taldean. Helburua, aurten ere, «salba­tzea» izango da, eta horreta­ra­ko, sasoia «ondo hasi» behar dutela azpimarratu dute  tal­de­ko entrenatzaileek: Patrick Polidorik, Jon Insaustik eta Jon Iraolak.
Abuztuaren 1ean hasi zuen pretenporada Hernanik. Aste­an lau saio egiten dituzte: hiru zelaian, eta bat gimnasioan. Momentuz, «teknika indi­bi­duala» lantzen ari dira: «joka­lari bakoitzaren lanean zen­tra­tuta gaude, eta pixkanaka sartuko dugu taldeko jokoa», azaldu dute entrenatzaileek. Gainera, oraindik jendea falta da, taldearekin elkartzeko.

«Prestaketa, linea berean»
Aurreko urteetan bezela ari dira lanean, sasoi berrirako. «Apuratuta gaude, beti beza­la», diote brometan. Bide bere­tik eramango dute prestaketa, ahalik eta ondoen iristeko, Ligaren hasierara.
Irailaren 14an jokatuko du aurreneko partidua Hernanik, Santboianaren kontra, Landa­ren: «partidu gogorra izango da, saiatuko dira kontaktua bilatzen, eta guri ez uzten korrika egiten». Oso inpor­tantea da sasoia ondo hastea: «garrantzitsua da animoa­rentzat, gogoz entrenatzen jarraitzeko».
Gainera, Landaren izango da estreinakoa, eta «etxeko partiduak aurrera ateratzea» klabea izango dela uste dute.

«Guk ezin dugu pentsatu talde haundienek bezela; gure onena eman behar dugu, hasiera hasieratik»

«Gure onena eman behar dugu, hasiera-hasieratik»
Aurreneko partidura, ahalik eta ondoen iritsi nahi dute: «guk ezin dugu pentsatu talde haun­dienek bezala, lasaiago hasi eta pixkanaka sasoi-pun­tua har­tzea; gure onena eman behar dugu hasiera-hasiera­tik».
Beste behin, Ohorezko Mai­lan mantentzea izango du hel­buru Hernanik: «salbatzea da hel­burua, momentuz; aurre­ra­go, ikusiko dugu». Horre­ta­rako, «aukerak oso ondo apro­be­txatu» beharko dituzte. «Eta ea lesioek errespetatzen gaituzten».

«Indargunea, talde-lana»
Taldea da Hernaniren puntu fuertea: «lanean ari gara talde-lana izateko indargunea, bajak ez nabaritzeko; ez dadila notatu nor ari den jokatzen».
Ahulgunea, berriz, alderdi fisikoa izango da, beste taldeek baino «kilo eta zentimetro» gutxiago baitu Hernanik: «korrika egitea eta dinamikoago jolastea da erremedioa, enfren­tamendua saihestea».

Bajak, «oso garrantzitsuak»
Beste oztopo bati ere, egin beharko dio aurre taldeak. Sei jokalari galdu ditu, «guztiak oso garrantzitsuak»: Jokin Esnal, Ekhi Aranburu, Jon Olano, Tony Jones, Patxi Barandiaran eta Ma­thieu Berrouet. «Gehien na­ba­­rituko direnak hiru laur­de­ne­koak dira, jende gutxiago dugu­lako hor». Linea horretan, hiru dira bajak: Esnal, Olano eta Jo­nes. Lanagatik utzi dute gehi­e­nek; Tony Jones, berriz, Ingla­te­rr­ara itzuli da, praktikak bukatuta.

Abonoak egiteko epea gaur irekiko da: Landareko bulegoan, astelehen-ostegun, 18:00etatik 20:00etara.

Puntuan jartzeko, hiru proba
Ligara sasoi onenean iristeko, hiru partidu jokatuko ditu Hernanik, pretenporadan. Au­rre­­nekoa da, Zarautzekin egin­go duten entrenamendu bate­ratua. Abuztuaren 23an izango da, Zarautzen. Egun horretan, Biarritzen aurka jokatzekoa zen Hernani, baina azkenean huts egin du, talde lapur­tarrak. Astebete be­randuago, abuz­tu­a­ren 30ean, Nafa­rroa­ren kontra ariko dira, Landaren.
Azkeneko proba, Liga hasi baino astebete lehenago dute. Lapurdiko Boucau taldearen kon­tra jokatuko dute Landa­ren, irailaren 6an.

Abonoak egiteko epea zabalik, gaurtik aurrera
Gaur irekiko da abono eta la­gun­­tzaile txartelak egiteko epea, 2014-2015 denboraldirako. Lan­da­reko bulegoan egongo dira izena emateko orriak: aste­lehe­netik oste­­gu­nera, 18:00-20:00.
Abonatu izateko, 50 euro­koa da kuota, eta partidu guzti­etarako izango dute sarrera. Laguntzaileek, berriz, 30 euro ordaindu beharko dute, txartela eskuratzeko. «Espero dugu jendea zelaira etortzea, laguntza haundia direlako, batez ere gaizki gaudenean», diote entrenatzaileek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!