Txiki geratuko da ermita, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2014ko abu. 13a, 02:00

San Roke eguna ospatuko dute Aranon, larunbatean. Meza eginen dute ermitan, eta bazkaria Kontzejun. Bihar da azken eguna, bazkarirako izena emateko, Kontzejura deituta: 948 51 42 79.

San Roke ermita txiki gera­tu­ko da Aranon, larunbatean. San­tuaren eguna ospatuko dute, eta jendetza bilduko da bertan, beste behin.
Txistulariek emanen diote hasiera egunari. Herriko Pla­zan elkartuko dira, leku asko­tatik etorrita: Hernani, Bar­tze­lona, Iruña, Lekeitio, Elorrio... eta Aranokoak ere bai, noski.
Ondoren, kanpai jotze saio bat eskainiko du Antonio Ezei­zak, San Martin parrokian. Eta segidan, San Roke ermitara abiatuko dira, txistulariek mar­katutako erritmora. Bertan, meza eginen dute 11:00etan, Esteban Irurzun parrokoaren eskutik.

Kalejira eta herri bazkaria
Eguerdia iristen denean, kale­ji­ran abiatuko dira, herriko kale­etan barrena, txistularien laguntzaz. Bazkaria izanen dute zain, Kontzejun. Bertan baz­kal­du nahi duenak, bihar arte dau­ka izena emateko aukera, Kontze­jura joanda edo telefonoz deituta: 948 51 42 79.
Bapo bazkalduta, eta arra­tsaldean bete-betean sartuta, egun ederrari agur esateko ordua iritsiko da: Agur Jaunak kantatuz despedituko dira.

EGITARAUA

10:15 Txistularien elkartzea, Herriko Plazan
10:30 Kanpai jotze saioa, Antonio Ezeizarekin, San Martin parrokiatik
10:40 Txistularien irteera San Roke ermitara
11:00 Meza, San Roke ermitan
13:30 Kalejira txistulariekin
14:30 Herri bazkaria Kontzejun
19:00 Festei agurra, Agur Jaunak kantatuz

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!