Festak hartuko du Astigarragako Santiomendi auzoa, bi egunez. San Roke eguna ospatuko dute larunbatean, eta bezperan ere, egitarau zabala prestatu dute.
Ostiralean, dianarekin jaiki eta oilasko biltzaileen kalejira egingo dute. Ondoren, sagardo txapelketa, pintxo dastatzea eta zaldi dema izango dituzte, goiz ederra pasatzeko. Auzo bazkariaren ostean, herri kirolen txanda iritsiko da, eta haur jolasak eta toka txapelketa ere egingo dituzte. Eguna umore onez bukatzeko, afaria eta txiste kontalaria.
Musika, dantza eta betizu jatea, San Roke egunez
Larunbatean, berriz, meza egingo dute Done Jakue ermitan. Ondoren, dantza saioa eskainiko du Astigar taldeak. Betizua jateko aukera ere izango da, eguerdian. Horretarako, txartelak salgai daude, Ikatza tabernan. Eta arratsaldean, Alaikiren musika entzungai.
EGITARAUA
Ostiralean, Santiomendi auzoan
09:00 Diana
09:00 Oilasko biltzaileen kalejira
11:30 Bertako baserrien Sagardo Txapelketa eta pintxo dastatzea
12:00 Zaldi dema
14:00 Auzo bazkaria
17:30 Herri kirolak
19:00 Haur jolasak eta adin guztientzako Toka Txapelketa
21:00 Afaria eta txiste kontalaria
Egun osoan Xapre trikitilariak
Larunbatean, Done Jakue ermitan
11:00 Meza
12:00 Astigar taldeko dantzariak
14:00 Labeleko betizu-jatea
*Txartelak salgai Ikatza tabernan
17:30 Alaiki musika taldea