Dirulaguntzak eskatzeko, hiru aste

Kronika - Erredakzioa 2014ko abu. 17a, 02:00

Merkataritza ekipamenduak berritzeko, dirulaguntzak emango ditu Eusko Jaurlaritzak. Eskaera egiteko epea hiru aste barru bukatzen da, irailaren 5ean. Mota guztietako ekipamenduetarako daude laguntzak: informatika-aplikazioak, kode-irakurgailuak, balantza elektronikoak, altzariak, lokala berritzea, errotulazioak... Interesatuak, jarri harremanetan Buruntzaldeako Bulegoarekin: 943 33 30 49 edo dinamizador@comercio-gipuzkoa.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!