Espero baino errezago, semifinaletan da Etxeberria IV, Buruz Buruko Txapelketan. Partidu berdindua espero zen atzo, Endikaren kontrako final laurdenean. Baina aurreikuspenek huts egin zuten, eta 30-15 nagusitu zen azpeitiarra.
Oso indartsu hasi zen, eta berehala egin zuen tartea (6-1). Tanto ederrak ikusi ziren orduan, bien aldetik, eta aldea ez zen haunditu (14-9). Baina sakearekin min eginez eta defentsan ondo arituz, partidua hautsi zuen Aritz Etxeberriak, 23-10 jarrita. Gainera, sakez falta gehiegi pilatu zituen Endikak, sei.
Azkenean, 30-15 bukatu zen partidua, eta Etxeberria IVk egin du aurrera, semifinaletara. San Miguel izango du aurkari, datorren larunbatean, final haundirako txartelaren bila.
Barrenetxeak irabazi, binakako estelarrean
Endika Barrenetxeak, bere aldetik, binakako estelarrean jokatu zuen atzo, Juaristirekin batera. Gainera, Uterga izan zuen aurkari, Etxeberria IIIrekin, ostegunean bere aurka galdu ondoren, Buruz Buruko final zortzirenean. Oraingoan, baina, irabazi egin zuen Barrenetxeak, 40-24.
Beste bi partidu izan ziren: Otaegi-Aizpuru III 35/Segurola-Larrañaga 30; Matxin III-Zubiri 33/Ezkurra II-Olazar 35.