Aurreneko txapela, Zarautzen

Kronika - Erredakzioa 2014ko abu. 17a, 02:00

Ezinhobeto hasi dute denboraldi berria, Hernaniko pelotariek. Aste batzuk baino ez, eta dagoeneko jantzi dute aurreneko txapela: Zaporra torneoa irabazi zuten Iñaki Esnalek eta Eneko Aizpitartek ostegunean, Zarautzen. Partidu haundia jokatu zuten, eta 22-16 nagusitu zitzaizkien, aurreko hiru edizioetako irabazleei: Usurbilgo Errasti eta Landari. Aizpitarte dominatzen eta Esnal errematatzen, aurreneko txapela ekarri dute Hernanira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!