Haurrak atzo jolasetan blai, helduak lehian murgilduta gaur

Kronika - Erredakzioa 2014ko abu. 17a, 02:00

Bakailo lehiaketa gaur eginen dute Goizuetako Fiestetan. Mus txapelketa ere jokatuko da, Iskibi kanpinean. Eta dantzarik ere ez da faltako.

Festak atsedenik hartu gabe jarraitzen du Goizuetan. Ekintzaz gainezka izan zuten eguna, atzo, eta gaur ere ez dira geldirik egonen. Bakailo lehiaketa inportantea eginen dute goizean, sukaldari onena nor den erakusteko lehian.
Arratsaldean, berriz, beste abilezia batzuk jarriko dituzte mahai gainean: kartetan ari­tze­koak. Mus txapelketa jokatuko da Iskibi kanpinean, 17:30etan hasita.

Dantza arratsaldean, eta dantza gauean
Dantzak ere protagonismo haundia izanen du gaur. Arratsaldean, Umore Ona taldeak emanen du dantza saioa. Eta gauean, herritarrak izanen dira, gorputza mugitzen jarriko direnak: Eromeria taldearekin, dantzaldia izanen da, 22:00etan.
Horrekin emanen diote amaiera, zezenekin hasiko den egunari. Azkeneko entzierroa izanen da gaur. Ondoren, azkeneko kalejira eginen dute erraldoi eta buruhaundiek ere.

Egun konpletoa, atzokoa
Bete-betea izan zuten egitaraua atzo. Zezenak izan ziren goizean eta arratsaldean, eta baita haurrentzako puzgarriak ere. Toka txapelketa jokatu zen, sagardo probaketa egin... Eta pelota partidu haundiak ikusteko aukera ere izan zen, arratsaldean. Dan­tzan bu­katu zuten eguna atzo ere, Laiotz taldearekin eta DJ Oattolorekin.

Larunbateko argazkiak

EGITARAUA
08:00 Entzierroa Lasturko zezenekin
11:00 Kalejira erraldoi eta buruhaundiekin
12:00 Bakailo lehiaketa
13:30 Igandea txaranga
17:30 Mus txapelketa Iskibi kanpinean
18:30 Umore Ona dantza taldearen emanaldia
22:00 Dantzaldia Eromeria taldearekin
 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!