Amabirjin Egunean, aurreneko agerraldia egin zuten zezenek, Goizuetako Fiestetan. Entzierroa egin zuten goizean goiz, eta arratsaldean ere izan ziren zezenak, plazan. Beste horrenbeste eginen dute gaur: saio bikoitza.
Meza eskaini zioten Amabirjinari, eta prozesioa ere bai, goizean. Pelota partiduek, eta Egaña eta Lizasoren bertsoek entretenitu zituzten bertaratuak, eta afari herrikoia egin zuten, kontzertu gauari bidea egiteko.
Gaurko eguna, denen gustura
Adin guztietarako izanen dira ekintzak, gaur. Haurrek, puzgarriak izango dituzte, goiz eta arratsalde; eta helduek, sagardo probaketa. Toka txapelketa eta pelota partiduak ere jokatuko dira, Asier Olaizola tartean.
Eta gauean, Laiotzen dantzaldia plazan, eta DJ Oattolo Gaztetxean.
EGITARAUA
08:00 Entzierroa Lasturko zezenekin
11:00 Puzgarriak
11:30 Toka txapelketa
12:00 Sagardo probaketa
16:00 Puzgarriak
17:00 Zezenak
18:30 Pelota partiduak: Gazteak: Olaizola/Mitxelena; Garfekoak: Olaizola-Eulate/Olazabal-Eskudero
00:00 Laiotz taldearekin dantzaldia. Ondoren, Igandea txaranga.
00:00 DJ Oattolo, Gaztetxean