Festak hartuko du auzoa, gaur

Kronika - Erredakzioa 2014ko abu. 15a, 02:00

Santiomendiko jaiak ospatuko dituzte gaur. Egun ederra pasako dute, ekintzaz ekintza: sagardoa eta pintxoak, zaldi dema, bazkari-afariak...

Festak hartuko du Astiga­rragako Santiomendi auzoa, gaur. Auzoko jaiak ospatuko dituzte, giro ederrean eta ekintzaz ekintza. Izan ere, egun osoan egongo da zerekin gozatu, goizean goizetik.
Goizeko 09:00etan irtengo da diana, eta oilasko biltzaileen kalejira egingo dute, baserriz baserri. Hamaiketakoaren ordua iristean, berriz, sagardoa, txorizo pintxoak eta patata tortilla izango dira, tripa betetzeko, eta zaldi dema, lehia polita ikusteko: Urnie­tako Mikel Garaialde, Orioko Imanol Etxeberriaren kontra.

Motozerraz egindako irudiak
Auzo bazkaria egingo dute ondoren, eta arratsaldean, egurraz eta motozerraz, irudi ezberdinak egingo ditu Mikel Lasarte nafarrak. Toka Txa­pel­keta ere izango da.
Eta gauean afaria, Azpei­tiako Gillermo txiste kontalariarekin, umoretsu bukatzeko. Baina festari ez diote agur esango, gero arte baizik: San Roke eguna dute bihar!

SANTIOMENDI AUZOAN, GAUR
09:00 Diana
09:00 Oilasko biltzaileen kalejira
11:30 Bertako baserrien Sagardo Txapelketa, txorizo pintxo dasta­tzea eta patata tortilla lehiaketa
12:00 Zaldi dema: Urnietako Mikel Garaialde eta Orioko Imanol Etxeberria
14:00 Auzo bazkaria
18:00 Egurraz eta motozerraz irudi ezberdinak, Mikel Lasartek
19:00 Adin guztientzako Toka Txapelketa
21:00 Afaria eta txiste kontalaria
Egun osoan Xapre trikitilariak

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!