Azkenaldian hainbat eraso sexista izan direla salatzeko, kontzentrazio zaratatsua egin zuten Plaza Berrin, atzo. Adierazi dute, indarkeria sexistak «emakume guztiei» eragiten diela, «bizitza osoan zehar». Horregatik, nabarmendu dute beharrezkoa dela, horrelako gertakarien aurrean, «emakume erasotuek jasotzen duten zerbitzu instituzionala hobetzea». Argi utzi zuten, eraso gehiagorik ez dutela nahi: «gure herriko kale eta plazetan aske sentitu nahi dugu».