Aurrenekoz ariko da Endika Barrenetxea, Buruz Buruko txapelketaren final zortzirenetan. Partidu gogorra izango du gaur, Utergaren kontra, baina «presiorik gabe» jokatuko du: «berak dauka presioa, nik disfrutatzeko jokatuko dut». Ezustekoa emateko asmoa ere badu, ordea: «presioak behera egitean, jokoak gora egiten du, eta...».
Final laurdenetarako azken txartela jokatuko dute biek. Bertan, Ezkurra dute zain, baina oraindik zalantzan dago, konpromiso horretarako osatuko ote den. Beste final laurdena, Etxeberria IVk eta Endikak jokatuko dute, larunbat honetan bertan.
Final laurdenetan, Ezkurra dute zain, baina oraindik zalantzan dago ordurako osatu den.
Beste hiru partidu, gaur
Arratsaldeko 16:00etan hasiko dira partiduak, Galarretan. Final zortzirenaz gain, beste hiru partidu jokatuko dira: aurrena, Matxin VI-Larrañaga/Ezkurra II-Labaka. Eta buruz burukoaren ondoren: Urriza-Ion/Zeberio II-San Miguel; eta Matxin III-Aizpuru III/ Etxabe II-Zubiri.