Iritsi da Goizuetaren eguna!

Kronika - Erredakzioa 2014ko abu. 14a, 02:00

Gaur hasiko dira Fiestak Goizuetan, 12:00etan txupinazoa botata. Gazte Eguna izanen da aurrenekoa, eta denetarik egonen da, egun osoan.

Suziriarekin batera, festa lehertuko da Goizuetan. Eguer­­­diko 12:00etan botako du txu­pinazoa Asier Olaizolak, bost eguneko etengabeko festari hasiera emanez. Aurre­ne­koa, gaurkoa, Gazte Eguna izanen da.
Gazteak izanen dira protagonista, beraz, eta Gazte Baz­karia eginen dute. Horre­tarako txartelak, Amaia kafetegian daude salgai: langileak 15 euro, langabetuak 12 euro. Eta iluntzean, gazte txupinazoa ere botako dute.
Baina gazteek bakarrik ez, edonork izanen du zerekin gozatu, egun osoan zehar. Erraldoi eta buruhaundiak aterako dira, txupinazoaren segidan. Ondoren, triki poteoa eginen dute.

Gauean, dantzaldia, kontzertuak eta DJ Bigu
Arratsaldean St&Arta izanen da, eta Umore Ona peñak irteera eginen du. Eta gauean, be­rriz, aukera zabala izanen da: plazan, Gabezin taldearekin dantzaldia; eta Gaztetxean, Goienetxe anaien kontzertua, DJ Bigu eta Breakerrak. Igan­dea txarangak borobilduko du musika festa.

GAZTE EGUNA, gaur

12:00 Txupinazoa. Segidan, buruhaundi eta erraldoiak, eta brindisa txosnan.
12:30 Triki poteoa
14:30 Gazte Bazkaria
*Txartelak Amaia kafetegian
17:00 St&Art
19:30 Umore Ona peñaren irteera
20:00 Gazte txupinazoa
00:00 Dantzaldia Gabezin taldearekin
00:00 Kontzertua Gaztetxean: Goienetxe anaiak, DJ Bigu eta Breakerrak.
Ondoren Igandea txaranga

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!