Denboraldi bikainari amaiera, eta hasiera bikainagoa hurrengoari

Kronika - Erredakzioa 2014ko abu. 14a, 02:00

Hernaniko pelotariek 15 txapela jantzi dituzte, eta 32 final jokatu, 2013-2014 denboraldian. Dagoeneko hasi dute berria, eta gaur bertan, bi finaletan egongo dira: Burladan eta Zarautzen.

Momentu haundiak izan ditu denboraldiak: Ioritz Arrieta Europako txapeldun, Iñaki Esnali omenaldia, denboraldi amaierako afaria... Emaitzak ere bikainak izan dira: 15 txapela jantzi dituzte, eta 32 final jokatu, torneo ofizialetan zein pribatuetan.
Buruntzaldeako Txapel­ke­ta­rekin itxi zuten denboraldia. Hernanin jokatu ziren finalak, eta egunak bazuen beste bere­zitasunik: Iñaki Esnal omen­du zuten, bere ibilbideagatik. Az­ke­neko partidua zuen, eta des­pe­dida beroa egin zioten. On­doren, elka­rrekin afaldu zuten, denbo­raldiari agur esateko.

9 pelotari, txapela jantzita
Hernaniko 35 pelotari fede­ra­tuek 1.241 partidu jokatu di­tuz­te denboraldi bakarrean. Hori­en artean, bederatzi izan dira txapela jantzi dutenak. Bere­zi­ki haundia izan da Ioritz Arrie­­­taren sasoia: Europako txa­peldun izan da, Espainiako azpitxapeldun, eta beste lau torneo pribatu irabazi ditu.
Paul Ojuel eta Eneko Aizpitarte, bere aldetik, Gi­puzk­oako txapelketan na­gu­si­tu dira. Ojuelek gainera, bes­te bi torneo pribatutan jantzi du txapela, eta Aizpitartek ba­te­an. Udaberri torneoan ere, Her­naniko pelotariak izan dira nagusi: Ekaitz Cisneros eta Suharri Rodriguez. Cis­ne­rosek beste txapela bat ere jantzi du, denboraldi honetan.
Eta palmaresa borobil­tze­ko, torneo pribatuak irabazi di­tuz­te beste lau pelotari herna­nia­rrek: Josu Altunak bi, eta Iñigo Urkizuk, Xabier Sala­berriak eta Oihan Zugastik, bana.

Bi final dituzte gaur: Ojuel eta Arrieta, elkarren kontra Burladako torneoan; eta Esnal-Aizpitarte, Usurbligo bikotearen aurka, Zarautzen.

Batzuk oporretan, eta besteak berriro lehian
Herriko pelotari gehienek me­­re­zitako oporrak hartu di­tuzte, indarrak berritzeko. Bes­te ba­tzuek, aldiz, lehian ja­rrai­tzen dute, udako txapel­ke­tak eta festetako partiduak joka­tzen.
Aurreko denboraldia bikai­na izan bazen, are bikainagoa izan da hurrengoaren hasiera: Oiartzungo San Esteban jaie­tan, finalean izan zen Paul Ojuel, Iñigo Ugalde oiar­tzu­a­rra­rekin batera. Ezin izan zuen lana borobildu, eta galdu egin zuten, Axier Arteaga eta Ander Imazen kontra, 14-22. Baina dagoeneko jokatu du final bat Hernanik, sasoia hasi berritan.

Gaur, beste bi finaletan
Oiartzungoa, ez da udako az­ken finala izango. Gaur ber­tan, beste bi finaletan izango dira hernaniarrak. Burladako tor­neo garrantzitsuan, elka­rren kontra ariko dira Paul Ojuel eta Ioritz Arrieta: Josu Linzo­ainekin (Huarte) Ojuel, eta Ibai Arra­ti­belekin (Aurrera Saiaz) Arrie­ta. Ikuskizun bi­kai­na es­kai­ni­ko dute bi her­na­niarrek, au­rre­ko koadroetan. 19:00etan hasiko dira partiduak.
Zarautzen, berriz, Iñaki Esnal eta Eneko Aizpitarte ariko dira finalean, Zaporra torneoan. Erasti eta Landa usurbildarrak izango dituzte aurkari, azken hiru urteotako irabazleak. Ezustekoa ematen saiatuko dira hernaniarrak, 18:30etan hasita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!