Besabira irteera, 22 ausartek

Kronika - Erredakzioa 2014ko abu. 13a, 02:00

Aranotik Besabira mendi irteera egin zuten astelehenean, 22 ausartek. Plazatik abiatu eta ttipi-ttapa igo ziren, paseo ederra eginez, Besabiraino. Ondoren, bazkaria egin zuten umore ederrean, eta 33 laguneko koadrila elkartu zen. Bazkal ondoko kanta saiorik ere ez zen faltatu!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!