Umeen eguna ospatu zuten igandean, Goizuetan. Haur eta gazteen txaranga ere ibili zen, kaleak alaitzen, eta honezkero, fiestak iristeko irrikaz daude herritarrak. Bihar hasiko dira, 12:00etan txupinazoa botata. Asier Olaizolak izango du ohorea, fiestei hasiera emateko, eta ordutik, ixildu gabe egongo da herria, bost egunez eta 24 orduz, astelehenera arte. Bertan dira Amabirjinak!