Zer dira?
Sentsazioa hautematea, jokabidea, motrizitatea, adimena… eraldatzeko,
gorputzean sartzen diren substantzia kimikoak dira. Sortu ditzaketen ondorioak,
faktore ezberdinengatik baldintzatzen dira.
Nola sailkatzen dira?
Drogak sailkatzeko irizpide eta ikuspuntu asko erabili daitezke eta hau
egiteko orduan hainbat aspektu hartzen dira kontuan; besteak beste, jatorria,
nerbio sisteman eragiten dituzten efektuak, dependentzia, arrisku maila,
legalitatea, onarpen soziala eta gizarte eredua.
Nola hartzen ditugu?
Drogak bere eragina izan dezan lehenik eta behin organismoan sartu beharra
dago eta bigarrenik, eragin-tokira iritsi beharra dauka. Barneratzeko modu
ezberdinak daude:
- Aho bidea edo irenstea.
- Inhalatzea.
- Injektatzea.
- Bide topikoa
- Ondoesteko edo ipurtesteko bidea.
Nolako kontsumitzaile motak daude?
Esperimentatzailea. Noiz behinkakoa. Instrumentala. Sarritakoa. Neurriz
kanpokoa.
Zer da polikontsumoa?
Ezaugarri zeharo ezberdinak dituzten drogak aldi berean kontsumitzea da
polikontsumoa. Hiru polikontsumo desberdin daude:
-Drogak ohituraz kontsumitzen dituztenen artean, droga bakarra hartzen dutenak
ere egon daitezke, baina substantzia bat baino gehiago hartzen dutenak gehiago
dira.
-Denbora tarte berean droga ezberdinak konbinatzen dira askotan. Alkohola edan,
zigarro edo porroak erre eta kokaina marrak esnifatu daitezke, hau guztia
asteburu berean.
-Epe hain motzean hainbeste droga nahasten ez dituzten ohiko kontsumitzaileak
ere badaude. Adibidez, gau batean porro batzuk erre eta kalimotxoz mozkortu,
beste gau batean ordea, porroak kokainarengatik ordezka dezake.
Zein arrisku mota daude?
-Faltsutzea edo adulterazioak, tolerantzia, nahasketa arriskutsuak, erresaka,
legearekin arazoak, sobredosiak, deliriumak… eta dependentzia.
-Dosi handiagoak hartzera bultzatzen gaitu, edo substantzia bat maiz
kontsumitzen denean, bere efektuak murrizten dira, hau da, gehiegi kontsumitzen
bada tolerantzia sortu daiteke.
-Droga -dependentzia. Honek, egonezin larriak edo ez hain larriak sortu ditzake.
Egon ezinak zergati asko izan ditzazke, baina sintoma adierazgarriena, pertsonak
eguneroko bizitza droga kontsumoaren inguruan mugatzea litzateke. Kontsumo mota
hori, bat batekoa edo konpultsiboa izaten da, normalki substantzia baten
inguruan ematen da, nahiz eta polikontsumitu daitekeen. Hala ere, honek ez du
esan nahi egunero kontsumitu behar denik (heroinaren kasuan bezala), alkohola
edo pilulak asteburuetan soilik kontsumituz ere engantxatuta egon zaitezke.
Zein dependentzi mota daude?
Gorputzak normaltasunez funtzionatu ahal izateko drogaren beharra badu,
jarraian azalduko dugun bezala, dependentzi egoera baten aurrean aurkitzen
garela esan nahi du.
Fisikoa: Organismoa substantzia baten etengabeko presentziara ohitu denean
ematen da. Honen ondorioz, normaltasunez funtzionatzeko odolean, droga maila
zehatz bat mantentzea premiazkoa du.
Psikologikoa: Noizbehinka droga modu konpultsiboan kontsumitzeko joera dagoenean.
Funtzionala edo instrumentala: Drogaren bat kontsumitu ezean hainbat gauza
egiteko gauza ez garenean.
Zein efektu eduki ditzake cannabisak sexualitatean?
-Denboraren nozioa eraldatzen du.
-Sexu harremanak baloratzean distortsioak egon daitezke.
-Afrodisiako moduan erabili arren, kontrakoa sortzeko kapaza da, sexu desioa
gutxitu dezakeelako.
-Gehiegi kontsumitzen bada, sexurako interes guztia galtzen da, logalea ere
ekartzen du.
-Askotan jendeak, nahita, ez du sexurako harremanak eduki aurretik kontsumitzen,
traba bat baita.