Donostiako Aste Nagusian izango da gaur, Ereñotzuko Esne Beltza taldea. Gaueko 00:30etan joko dute La Flamenkan, Donostiako Piraten egitarauaren barruan. Aurretik, La Gossa Sorda Valentziako taldeak emango du kontzertua bertan.
Beste ekintza asko antolatzen dituzte egunero, Aste Nagusi Piratan. Portuaren inguruetan izaten dira denak. Gaur, adibidez, hockey tailerra eta haurrena izango dituzte goizean, eta jokuak arratsaldean: joku sorpresa eta altxorraren bila. Elkarrekin bazkaldu eta afalduko dute, eta antzerkia ere izango dute gauean: Amets zirkoa salgai. Bestela, La Flamenkako kontzertuak, edo DJak Nautikoan.