Irailerako programa prestatu dute dagoeneko Hernaniko KZ Gunean. Google Apps, Sare Sozialak, Oinarrizko Internet, Irudia eta Soinua eta IT txartelaren ingurukoak izango dira ikastaroak.
Informazio gehiago lortzeko edo tokia erreserbatzeko Biterira jo daiteke zuzenean, edo harremanetan jarri 943 023 650 telefonoan edo tutor.hernani@kzgunea.net helbide elektronikoan. KZ Gunearen webgunean ere aurkitu daiteke informazio gehiago: www.kzgunea.net.
Aste eta erdiko, edo egun bakarreko ikastaroak
Ikastaro guztiak euskeraz emango dira. Lehenengoa, Google Apps izango da: zure antolaketa pertsonala edo enpresakoa errazteko Googlek eskaintzen dituen tresnak. Irailaren 8tik 19ra emango da, 16:00etatik 18:00etara. Bigarren ikastaroa sare sozialen ingurukoa izango da, irailaren 9tik 18ra, 11:00etatik 13:00etara. Irailaren 29 eta 30ean, berriz, facebook erabiltzen ikasteko oinarrizko ikastaroa eta aurreratua emango dira, (09:00-11:00).
Bosgarren ikastaroa internet erabiltzen ikasteko oinarrizkoa izango da, irailaren 15etik 26ra, 09:00etatik 11:00etara. Seigarrena, Irudia eta Soinuaren ingurukoa, irailaren 22tik 30era, 16:00etatik 18:00etara.
Azkenik, IT Txartela lortzeko bi ikastaro labur emango dira; irailak 19an bat, 11:00etatik 13:00etara, eta irailak 29an bestea, 16:00etatik 18:00etara. Txartel hau lortzen duenak ziurtagiria lortzen du, akreditatzeko oinarrizko internet erabiltzen badakiela.